Hesteetako Ongizate Unitatea

Informazio orokorra

Digestio-arazoen orientazio diagnostikoa eta jarraipen mediko eta nutrizionala.

Digestio-molestiak, sabel hantua, digestio txarrak, erretzea, beherakoak edo idorreria dituzu? Zure arazoa disbiosi batek, bakterio-gehiegizko hazkunde batek, elikagai-intolerantzia batek… eragindakoa izan daitekeela susmatzen duzu? Ez duzu ulertzen zer gertatzen zaizun? Kezkatuta zaude?

Centro Médico Urbietak Hesteetako Osasun Unitate bat jarri du martxan; bere helburuak dira pazienteak dituen digestio-arazoei orientazio diagnostikoa ematea eta gaixo horien jarraipen mediko eta nutrizionala egitea.

Diziplina anitzeko Unitate hau Aramburu doktore familia-medikuak eta Nekane Ullán nutrizionistak osatzen dute, «Cómete la Vida» Nutrizio Zentrokoak, eta elkarrekin eta modu koordinatuan egiten dute paziente hauen balorazioa, ikuspegi mediko eta nutrizionaletik.

Historia kliniko eta nutrizional zehatza egin ondoren, eta dugun susmo diagnostikoaren arabera, egungo ebidentzia zientifikoan oinarritutako analisi eta proba osagarriak eskatzen ditugu.

Horretarako, Centro Médico Urbietak laborategi bat du, eta bertan, Rodríguez doktore analisi klinikoetako espezialistaren eskutik, proba eta analisi ugari eskaintzen dira: SIBO proba, Helicobacter Pylori testa, mikrobiomaren azterketa edo laktosarekiko intolerantzia-proba, besteak beste.

Halaber, erradiodiagnostiko-zerbitzu propioa du, behar izanez gero irudi-proba desberdinak eskaintzen dituena.

Azken batean, Hesteetako Osasun Unitatea kontsulta integrala da, digestio-sintoma eta -patologiak dituzten pertsona guztiei irekia, non aholkularitza mediko eta nutrizional egokia eskaintzen dugun bizi-kalitatea hobetzeko.

Hesteetako Ongizate Unitatea — Centro Médico Urbieta

Gure taldea

Hesteetako Ongizate Unitatea

Dr. José Francisco De Aramburu Pataut

Dr. José Francisco De Aramburu Pataut

Familia-medikuntza

Familia- eta komunitate-medikuntzako espezialista 1999tik. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Orokorretako mediku atxikia 2000tik.

Nekane Ullán

Nekane Ullán

Nutrizionista

Digestio-patologietan espezializatutako nutrizionista, «Cómete la Vida» Nutrizio Zentrokoa.

Osasun-zentroa Donostian

Ez itxaron diagnostiko baterako

35 urte baino gehiago daramatzagu zaintzen, eta gure aholkua da ez itxarotea. Eskatu zure hitzordua gaur bertan.

Analisiak eta erradiografiak, aurretiko hitzordurik gabe