Centro Médico Urbieta

Lege-oharra

1. Identifikazioa

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 10. artikuluari jarraikiz, jakinarazten dizugu webgune honen titularra Centro Médico Urbieta, S.L. dela (aurrerantzean, «Centro Médico Urbieta»).

Centro Médico Urbietaren jarduera nagusia osasun-zerbitzuak eta diagnostiko medikoko zerbitzuak ematea da.

Identifikazio-datuak:

Centro Médico Urbieta, S.L., IFK: B-20194627, Espainiako sozietatea da; egoitza fiskala Urbieta kalea 58, behea, 20006 Donostia/San Sebastián helbidean du, eta Leongo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 1350. liburukia, 172. folioa, LE-26436 orria – 1. inskripzioa.

Harremanetarako datuak:

943 47 01 44 telefonoa eta cmurbieta@centrourbieta.com helbide elektronikoa.

2. Onarpena

Lege-ohar honek https://centrourbieta.com/ webgunearen (aurrerantzean, webgunea) sarbidea eta erabilera arautzen dituzten baldintza orokorrak jasotzen ditu. Centro Médico Urbietak doan jartzen du webgunea Interneteko erabiltzaileen eskura.

Webgune honetara sartzen den pertsona orok erabiltzaile-izaera hartzen du, eta hemen jasotako xedapenak nahiz aplikagarria den beste edozein lege-xedapen zorrotz bete eta errespetatzeko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzaileei gomendatzen zaie Lege-ohar hau aldian-aldian arretaz irakurtzea, bertan jasotako erabilera-baldintzak alda daitezkeelako.

Centro Médico Urbietak beretzat gordetzen du orrialde honen erabilera-baldintzak eta -terminoak alde bakarrez aldatzeko ahalmena. Zentzu horretako edozein aldaketa modu ikusgarrian argitaratuko da webgunean, dokumentuaren behealdean azken eguneratzearen data adierazita.

Erabilera-baldintzak aldatu ondoren webgunean eskainitako zerbitzuak erabiltzen jarraitzen baduzu, egindako aldaketak onartzen dituzula ulertuko dugu.

3. Erantzukizuna

Centro Médico Urbietak ez du bere gain hartzen bere webgunean argitaratutako informaziotik erator daitekeen inolako erantzukizunik, baldin eta informazio hori enpresatik kanpoko hirugarren batek manipulatu edo sartu badu.

Centro Médico Urbieta ez da erantzule egiten hirugarrenei edukiak modu independentean argitaratzea ahalbidetzen dieten bitartekoetan gordetako informazioaz eta edukiez; besteak beste —baina ez soilik—, foroetan, txatetan, blog-sortzaileetan, iruzkinetan edo sare sozialetan gordetakoez.

Hala ere, Centro Médico Urbieta erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indar guztien eskura jartzen da, nazioko edo nazioarteko legeria, hirugarrenen eskubideak edo morala eta ordena publikoa urra ditzaketen eduki guztiak kentzeko edo, hala badagokio, blokeatzeko lanetan aktiboki laguntzeko.

Erabiltzaileak uste badu webgunean sailkapen horretan sar litekeen edukiren bat dagoela, mesedez, jakinaraz diezaiola berehala webgunearen administratzaileari.

Webgune hau berrikusi eta probatu egin da, behar bezala funtziona dezan. Printzipioz, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan funtzionamendu egokia berma daiteke. Hala ere, Centro Médico Urbietak ez du baztertzen programazio-akats batzuk egotea, edo ezinbesteko kausak, hondamendi naturalak, grebak edo antzeko inguruabarrak gertatzea, webgunerako sarbidea ezinezko bihur dezaketenak.

4. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunea osatzen duten elementuen jabetza intelektuala —iturburu-kodea, diseinua, nabigazio-egitura, datu-baseak eta bertan jasotako gainerako elementuak barne— Centro Médico Urbietari dagokio, dela horiek edozein modutan ustiatzeko eskubide esklusiboen titularra delako (bereziki erreprodukzio-, banaketa-, komunikazio publiko- eta eraldaketa-eskubideen bidez), dela horiek argitaratzeko beharrezko lizentziak dituelako.

Webguneko edukia bistaratzea, inprimatzea eta zati batean deskargatzea baimentzen da, soil-soilik honako baldintza hauek betetzen badira:

  • Webgunearen helburuekin bateragarria izatea.
  • Jasotako informazioa erabilera pertsonal eta pribaturako soilik eskuratzeko asmoa izatea. Espresuki debekatuta dago merkataritza-helburuetarako edo legez kanpoko helburuetarako erabiltzea. Beraz, debekatuta dago webgune honetako edukiaren osotasuna edo zati bat erreproduzitzea, banatzea, eraldatzea edo publikoki komunikatzea, baita edozein motatako lagapena egitea ere.
  • Webguneko edukien osotasuna errespetatzea. Espresuki debekatuta dago horietan edozein aldaketa egitea.

Webguneko irudi batzuk hirugarrenen orrialdeetatik datoz. Guztiak fede onez erabiltzen dira, doako merkataritza-erabilera baimentzen duten lizentzien pean argitaratuta daudelako. Kasu horietan, egilea eta iturria behar bezala zehazten dira, eta jatorrizko orrialdean kasu bakoitzean adierazitako lizentzia aplikatzen zaie.

Centro Médico Urbieta bere zerbitzuei buruzko jabetza industrialeko eskubideen titularra da. Hirugarrenen zerbitzuen aipamenei dagokienez, Centro Médico Urbietak dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak aitortzen dizkie haien titularrei; webgunean aipatze edo agertze hutsak ez du esan nahi Centro Médico Urbietak horien gaineko eskubiderik edo erantzukizunik duenik, ezta Centro Médico Urbietaren babesik, sustapenik edo gomendiorik dagoenik ere, espresuki hala adierazten ez bada.

Webguneko informazioaren baimenik gabeko edozein erabilerak edo birsalmentak, baita Centro Médico Urbietaren jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen urraketak ere, legez ezarritako erantzukizunak ekarriko ditu.

5. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgunearekin edo bertan garatutako jarduerekin lotutako eztabaida edo auzi guztiak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da, eta alderdiek espresuki men egiten diote. Haren erabileratik eratorritako edo harekin lotutako gatazka guztiak ebazteko eskumena, dagokionean, erabiltzailearen bizilekuaren araberako epaitegiei dagokie.

Halaber, Centro Médico Urbietak eta erabiltzaileak beren gatazkak arbitraje-legerian eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsari buruzko legerian aurreikusitako arbitrajeen mende jar ditzakete, baita jokabide-kodeen edo beste autoerregulazio-tresna batzuen bidez ezartzen diren gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko prozeduren mende ere.

Lege-ohar hau 2023ko urtarrilaren 3an eguneratu zen.