Skip to content

Espezialitateak

Equipo Centro Medico Urbieta

Irudi bidezko diagnostikoa

UOZen espezialistak gara irudi bidezko diagnostikoan. Harro gaude ekipamendu modernoenak eta erradiologo onenak edukitzeaz, profesionaltasunari, bizkortasunari, hurbiltasunari eta portaerari dagokionez.
José María Alústiza Echeverría doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1988az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM), Espainiako abdomeneko irudien elkarteko (SEDIA) eta Europako abdomeneko erradiologiaren elkarteko (ESGAR) kide da. Erradiologiaren arloko ikerketaren saria irabazi zuen 2011n.
María Cristina Laso López de Uralde doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1994az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM) kide da. Gipuzkoa Poliklinikako Erradiodiagnostiko Zerbitzuko buruzagitzan egon zen 2005etik 2015era arte.
José Angel Larrea Peña doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1995az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko eta Espainiako neurorradiologia elkarteko kide. Donostia Ospitaleko Neurorradiologia sailean egon da 1995az geroztik. Gaur egun, Erradiologia Interbentzionistaren saileko arduraduna da.
Francisco Borja Consigliere doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2015az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM) kide da. Genevako unibertsitatea.
Agustín Borja Consigliere doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2015az geroztik. Espainiako erradiologia medikoaren elkarteko (SERAM) kide da.
Claudio Saavedra Gutiérrez doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2018az geroztik. Espainiako erradiologia medikoaren elkarteko (SERAM) eta Ipar Amerikako erradiologia elkarteko (RSNA) kide da.

Familiako medikuntza

Osasun-laguntzaren lehen maila da. Helburua ohiko gaitzak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzea da eta, ezin bada, dagokion espezialistara bideratzea pazientea. Modu integral batean arduratzen da pazienteaz; beraz, diziplina anitzeko ezagutzak eduki behar dira. Askotan, egonkortuta dauden gaixotasun kronikoak tratatzen ditu, eta balizko patologia berriak garaiz hauteman.
Rafael Iglesias Retamar Doktorea Urbieta Centro Medico
Rafael Iglesias Retamar doktorea
Medikuntza orokorreko medikua 1988az geroztik. Donostia Ospitaleko larrialdi-zerbitzuko medikua 1990az geroztik.
Jorge Astarloa Ilarduya doktorea
Familiako eta komunitateko medikuntzan espezialista 2019az geroztik. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko larrialdi-zerbitzu orokorreko mediku laguntzailea izan da 2019az geroztik. Espainiako larrialdietako medikuntzaren elkarteko (SEMES) kide da.

Alergologia

Diziplina hau alergiak ikertzeaz arduratzen da, baina, ba al zenekien immunitate-sisteman ere ardazten dela? Erreakzioak zer eragiten dituen, zer tratamendu komeni den edo ondoriozko gaixotasun eta patologiak nola kudeatu zehazten du.
Johannes Kothny Pommer doktorea
Barne-medikuntzan eta alergologian espezialista 1975az geroztik. Nafarroako Unibertsitatea Klinika, Iruña. Sarreko unibertsitate-klinika, Alemania. Gorgas ospitalea, Panamako kanala. Elkarteak: SEAIC, SEPAR, Alergonorte.

Kardiologia

Bihotza zirkulazio-sistemaren erdigunea da; beraz, gorputzeko organo eta ehun guztiak osasuntsu mantentzeaz arduratzen da. Bihotzeko eta odol-hodietako gaixotasunak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzeaz arduratzen den espezialitatea da kardiologia.

Gaixotasun kardiobaskularrak munduko hilkortasunaren kausa nagusietako bat dira. Bihotzari eragiten diete, arteriak estutuz eta bihotzak jasotzen duen odol kopurua gutxituz.

Querejeta Iraola doktorea
Kardiologian espezialista 1982az geroztik. Kardiologian doktorea 1998az geroztik. Donostia Ospitaleko kardiologia zerbitzuko burua. Euskadiko eta Nafarroako kardiologia elkarteko, Espainiako kardiologia elkarteko eta European Society of Cardiology elkarteko kide da. Patologia medikoko irakasle elkartua EHUn. Nazioarteko 56 argitalpenen egilea edo egilekidea.

Endokrinologia eta nutrizioa

Sistema endokrinoa eta nahasmendu hormonalek eragindako gaixotasunak ikertzeaz arduratzen den espezialitate medikoa da.

Guruin endokrinoek hormonak sortzen dituzte, zirkulazio-sistemaren bidez organismoan txerta daitezen. Substantzia horiek erregulatzen dituzte organismoaren prozesu metaboliko guztiak; beraz, ezinbestekoak dira bizitzeko. Guruin endokrino garrantzitsuenak hipofisia, tiroidea, paratiroideak, pankrea, giltzurrun gainekoak, obulutegiak eta barrabilak dira.

Alfredo Yoldi Arrieta doktorea
Endokrinologian espezialista 1992az geroztik. Espainiako endokrinologia elkarteko, Espainiako diabetesaren elkarteko eta Euskadiko endokrinologia elkarteko kide da.

Obstetrizia eta ginekologia

Haurdunaldian eta erditzean zehar arreta emateaz arduratzen da, baita emakumearen ugal- aparatuaren osasunaz eta prebentzioaz ere: bularrak, umetokia, obulutegiak, bagina eta bulba.

Ginekologiaren arloan, prebentzio-medikuntza oso garrantzitsua da, eta UOZeko kideok gogorarazi nahi dizuegu ezinbestekoa dela azterketak maiz egitea.

Ginekologiak lantzen dituen patologiak honako hauek dira, besteak beste: bularretako patologiak, nahasmendu menstrualak, obulutegietako patologiak (endometriosia, kisteak), antzutasuna, menopausiaren sintomak edo gernu-ihesa.

Juan Maria Landa Aranzábal doktorea
Ginekologian eta obstetrizian espezialista 1988az geroztik. Espainiako ginekologia eta obstetriziaren elkarteko (SEGO) eta SESEGOko 1., 2., 3. eta 4. mailako kide (Espainiako ginekologia eta obstetriziaren elkarteko ekografien atala).

Kiroleko medikuntza

Kirol-jardueren gorakadaren ondorioz, medikutzaren arlo bat, gorputz-hezkuntzako eta kiroleko medikuntza deritzona, jarduera fisikoak eta kirolak giza-organismoan dituen eraginak ikertzera bideratu zen, lesioak prebenitzea eta tratatzea sustatuz.

Urbieta Osasun Zentroan azken hamarkadetan Tolosa Kirol Medikuntza zentroan asistentzia-jarduera imitatzen saiatzen gara, maila eta diziplina guztietako kirolariei, haurrei nahiz adinekoei, osasun- eta errendimendu-ebaluaketa integralak eginez.

Iñaki Arratibel Imaz doktorea
Gorputz-hezkuntzako eta kiroleko medikuntzan espezialista. Friburgoko Unibertsitatea, Alemania. Kirol profesionaleko medikuntzaren hainbat diziplinatan espezializatutako medikua: txirrindularitza, atletismoa, futbola, arraunketa. Tolosa Kirol Medikuntza.
Angelo Bizjak Gómez doktorea
Hematologian eta hemoterapian espezialista. Transplante hematopoietikoko masterra. Donostia Ospitalean 2014az geroztik, Tolosa Kirol Medikuntza zentroan 2018az geroztik eta Munduko Dopingaren Aurkako Agentzian (WADA) 2019az geroztik. Espainiako hematologia eta hemoterapiaren elkarteko eta Espainiako kiroleko medikuntzaren elkarteko kide.

Pneumologia

UOZen arnas aparatuaren benetako egoera ezagutzeko behar diren frogak egiten ditugu. Arnasbideetako patologiak diagnostikatzeko teknika aurreratuenak dauzkagu zentroan: bularraldeko erradiografia, eskanerra edo OTA, espirometria…
Rosa María Sesplugues Solanes doktorea
Pneumologian espezialista 1982az geroztik. Espainiako pneumologiaren eta bularraldeko kirurgiaren elkarteko kide. Tabakismoko masterra UOCen (Universitat Oberta de Catalunya). Asma larriaren arloan unibertsitateko aditua.

Otorrinolaringologia

Belarrietako, sudurreko eta eztarriko patologiez arduratzen den espezialitate mediko-kirurgikoa da.

Urbieta Osasun Zentroan, Mikel Landa medikuaren laguntzarekin, belarrietako, sudurreko eta eztarriko patologia mediko eta kirurgiko guztien tratamenduaz arduratzen gara.

Juan José Navarro Sampedro doktorea
Otorrinolaringologian espezialista 1992az geroztik. Otorrinolaringologiako irakasle elkartua EHUn. Espainiako eta Euskadiko otorrinolaringologia elkarteko kide. Lehendakaria 6 urtez.

Traumatologia

Bizkarrezurreko eta gorputz-adarretako lesio traumatikoez arduratzen da, modu kontserbatzailean edo kirurgien bidez. Lesio horiek hezurrei, lotailuei, artikulazioei, muskuluei eta tendoiei eragiten diete.

Urbieta Osasun Zentroan, patologia horiek zehatz-mehatz diagnostikatzea errazagoa da, diagnostikoak egiteko goi-mailako ekipamendu guztiari esker: X izpi digitalak, ekografia muskuloeskeletikoa, OTA, artikulazioen OTA eta erresonantzia magnetikoa.

Gorka Busto Avis doktorea
Kirurgia ortopedikoan eta traumatologian espezialista 2009az geroztik. Espainiako kirurgia ortopedikoaren eta traumatologiaren elkarteko (SECOT), Euskadiko eta Nafarroako traumatologia elkarteko (SVNCOT) eta Espainiako artroskopia elkarteko (AEA) kide da.

Digestio-aparatua

Digestio-aparatuari (hestegorria, urdaila, duodenoa, heste meharra, kolona eta ondestea) eragiten dioten gaixotasunez arduratzen da.

Miaketa osagarri ez inbaditzaileen arloan, teknologia berriena daukagu gure gastroenterologiako espezialistei diagnostikoa egiten laguntzeko, hala nola OTA, erresonantzia magnetikoa eta ekografia.

Luis Bujanda Fernández de Piérola doktorea
Digestio-aparatuan espezialista 1996az geroztik. EHUko medikuntzako katedraduna 2019az geroztik. EHUko medikuntzako irakasle titularra 2008tik 2019ra. Donostiako Biodonostia institutuko Gaixotasun Gastrointestinalen eta Hepatikoen Saileko koordinatzailea 2009an sortu zenetik. CIBEReko gaixotasun hepatiko eta digestiboen ikerketa-taldeko burua 2008az geroztik. Medline- Pubmed sisteman indexatutako 440 argitalpenen egilea edo egilekidea. Hirsch indizea: 56 (beste ikerketetan zenbat aldiz aipatu duten). 20 doktorego-tesi zuzendu ditu.