Centro Médico Urbieta

Pribatutasun-politika

Gure Pribatutasun-politikaren bidez, zure datu pertsonalak gure webgunean nola tratatuko diren jakinarazten dizugu.

Datuen Babesari buruzko araudiarekin bat etorriz eta gardentasun-printzipioari jarraikiz, zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio eta komunikazio guztia ulergarria eta eskuratzeko erraza izatea nahi dugu.

1. Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak, eta zein da tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa?

Centro Médico Urbieta, S.L.-n, ematen diguzun informazioa soilik erabiltzen dugu gure webguneko harremanetarako formularioaren bidez planteatzen dizkiguzun kontsultak, eskaerak, kexak edo iradokizunak erantzuteko, zure adostasunean oinarrituta.

2. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Oro har, ematen dizkiguzun datu pertsonalak legezko betebeharrak betetzeko dagokion epean gordeko dira, tratamenduaren aurka egiten ez duzun edo zure adostasuna errebokatzen ez duzun bitartean.

3. Zer hartzailerekin partekatuko ditugu zure datu pertsonalak?

Centro Médico Urbieta, S.L.-k ez dizkie zure datuak hirugarrenei lagako edo jakinaraziko, salbu eta adierazitako helburua(k) garatzeko, kontrolatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren kasuetan, Legeak aurreikusitako kasuen arabera.

4. Zeintzuk dira zure eskubideak?

Edonoiz erretira dezakezu zure datuen tratamendurako adostasuna, eta datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamenduaren aurka egiteko, eramangarritasunerako eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabil ditzakezu, eskaera baten bidez, identifikatzen zaituen dokumentu ofizialaren fotokopiarekin batera, Centro Médico Urbieta, S.L.-ra zuzenduta: Urbieta kalea 58, behea, 20006 Donostia/San Sebastián (Erref.: Eskubideen erabilera. Datuen babesa), edo cmurbieta@centrourbieta.com helbide elektronikora idatzita.

Halaber, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (AEPD), Jorge Juan kalea 6 (28001) Madril, zure datuak behar bezala artatu ez direla uste baduzu.

5. Nondik datoz zure datuak?

Zuk zeuk gure webguneko harremanetarako formularioaren bidez emandako datu pertsonalak dira.

Azkenik, gogorarazten dizugu, gure webgunearen erabiltzaile gisa, ematen dizkiguzun datuen egiazkotasunaren erantzule izango zarela beti, eta datu horietako edozein aldaketa Centro Médico Urbieta, S.L.-ri jakinarazi beharko diozula; Centro Médico Urbieta, S.L. salbuetsita geratzen da zentzu horretako edozein erantzukizunetatik.

Pribatutasun-politika hau 2023ko urtarrilaren 3an eguneratu zen