Skip to content

Hortzetako erradiologia

Donostian eskarmentu handiena duen zentroa gara, eta ohiko erradiografia-teknikak, teknologia digitala eta CBCT OTA konbinatuta, hortzetako eta aurpegi-masailetako lesioak tratatzeko premia guztiak betetzen ditugu, irudiei dagokienez.
Radiologia Dental Centro Medico Urbieta
Informazio orokorra

X izpi dosi txikiena darabilen teknika

Gure hortzen eta ahoaren irudi oso bat lortzeko, hortzetako arazoak diagnostikatzeko eta arazo horiek tratatzeko gehien erabiltzen den metodoetako bat hortzetako erradiologia da.

Zenbaitetan, dentistek ere erradiografia txikiak egiten dituzte, hezurren eta erroen irudi xehatuago bat lortzeko. Irudi konplexuagoetarako, UOZek behar den guztia dauka: ohiko erradiologia, erradiologia digitala eta CBCT OTA.

CBCT OTA (Cone Beam Computed Tomography edo ordenagailu bidezko izpi konikoko tomografia) eta hortzetako OTA helikoidala ez dira berdinak; izan ere, CBCT OTAren bidez 3D erradiografiak lortzen ditugu, eta horri esker informazio gehiago ematen duen berreraikuntza anatomiko bat egin dezakegu, tratamendua behar bezala planifikatzeko.

Radiologia Dental Centro Medico Urbieta
Hortzen tratamendurako CBCT OTA edukitzearen abantailak:
3D irudiekin segurtasun gehiagorekin eta ikuspegi osatuagoarekin egiten dugu lan. Informazioa xehatuagoa da, eta OTA helikoidalarekin ezkutuan dauden edo kokatzeko zailak diren irudiak ematen dizkigu. Horrenbestez, arrisku gutxiago egongo da esku-hartzeren bat egin behar izanez gero.
Hortzetako inplanteen kokapena, luzera eta diametroa kontuz planifikatzeko aukera ematen du. Halaber, doitasun eta xehetasun handiagoz hauteman daitezke okertutako hortzak eta irteten ez direnak, errazagoa da azkenagina erauzteak merezi duen ala ez balioestea, eta nerbioak ere xeheago ikusten dira.
Tomografia 360º-ko biraketa bakarrean egiten da, eta OTA helikoidalak baino askoz ere denbora gutxiago behar du, baita erradiazio dosi txikiagoa ere.

Mediku taldea

José María Alústiza Echeverría doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1988az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM), Espainiako abdomeneko irudien elkarteko (SEDIA) eta Europako abdomeneko erradiologiaren elkarteko (ESGAR) kide da. Erradiologiaren arloko ikerketaren saria irabazi zuen 2011n.
José Angel Larrea Peña doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1995az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko eta Espainiako neurorradiologia elkarteko kide. Donostia Ospitaleko Neurorradiologia sailean egon da 1995az geroztik. Gaur egun, Erradiologia Interbentzionistaren saileko arduraduna da.