Skip to content

Erradiologia

Erradiografiak (egun, digitalak) gaixotasun asko diagnostikatzeko ezinbesteko tresna dira oraindik ere.
Equipo Radiologia Donostia Centro Medico Urbieta
Informazio orokorra

UOZen erradiodiagnostikoan espezialistak gara duela 30 urtetatik.

Erradiografia digitalei esker, irudiaren kalitatea hobea da, eta erradiazio dosi txikiagoa erabil dezakegu. Gainera, errazagoa da irudiak biltegiratzea, berreskuratzea edo transferitzea.

Teknika hori batez ere birikekin, hezurrekin eta artikulazioekin lotutako gaixotasunen kasuan erabiltzen da oraindik ere.

Radiologia Centro Medico Urbieta

Mediku taldea

José María Alústiza Echeverría doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1988az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM), Espainiako abdomeneko irudien elkarteko (SEDIA) eta Europako abdomeneko erradiologiaren elkarteko (ESGAR) kide da. Erradiologiaren arloko ikerketaren saria irabazi zuen 2011n.
María Cristina Laso López de Uralde doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1994az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM) kide da. Gipuzkoa Poliklinikako Erradiodiagnostiko Zerbitzuko buruzagitzan egon zen 2005etik 2015era arte.
José Angel Larrea Peña doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1995az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko eta Espainiako neurorradiologia elkarteko kide. Donostia Ospitaleko Neurorradiologia sailean egon da 1995az geroztik. Gaur egun, Erradiologia Interbentzionistaren saileko arduraduna da.
Francisco Borja Consigliere doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2015az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM) kide da. Genevako unibertsitatea.
Agustín Borja Consigliere doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2015az geroztik. Espainiako erradiologia medikoaren elkarteko (SERAM) kide da.
Claudio Saavedra Gutiérrez doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2018az geroztik. Espainiako erradiologia medikoaren elkarteko (SERAM) eta Ipar Amerikako erradiologia elkarteko (RSNA) kide da.