Hezur-dentsitometria
Teknika honen bidez hezurren ahulezia (osteoporosia) garaiz diagnostikatzeak etorkizuneko hezur-hausturak ekiditen ditu
Informazio orokorra
X izpien dosi txikia
Teknika honi esker, zehatz-mehatz neur daiteke eskeletoko hezurren dentsitatea, bizkarrezurraren behealdeko ornoetan eta aldaketan neurketak eginda.
Hezurren kaltzio-dentsitatea neurtuta, ahulezia daukaten eta, ondorioz, etorkizunean hausturak izateko arriskua duten pazienteen kasuak hauteman ditzakegu.
Helburua goiz diagnostikatzea eta osteoporosiaren jarraipena egitea da. Gaixotasun horrek adineko pertsonei eragiten die, batez ere 65 urtetik gorako emakumeei. Gehienbat, aldaketan, bizkarrezurrean eta eskumuturretan gertatzen dira hausturak.
Mediku taldea
José María Alústiza Echeverría doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1988az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM), Espainiako abdomeneko irudien elkarteko (SEDIA) eta Europako abdomeneko erradiologiaren elkarteko (ESGAR) kide da. Erradiologiaren arloko ikerketaren saria irabazi zuen 2011n.