Skip to content

OTA (ordenagailu bidezko tomografia)

Bi eskaner dauzkagu: ebakidura anitzeko OTA bat eta azken belaunaldiko CBCT bat.
TAC Scanner Centro Medico Urbieta

Tac esplorazioa Donostian

OTAk edo eskanerrak X izpien bidez lortzen ditu irudiak

X izpiak eta informatika uztartuta, geruza anitzeko irudi azkar bat ematen du; horrela, erradiazio dosia gutxitzen da. Seinaleek irudi edo atal desberdinak sortzen dituzte, eta digitalki “pilatzen” dira, pazientearen hiru dimentsioko irudi bat osatzeko.
Resonancia Magnetica Centro Medico Urbieta

Argibideak

Burmuinean, biriketan, abdomenean eta gorputzeko beste hainbat ataletan tumoreak, koaguluak edo odoljarioak hautemateko aukera ematen dute, baita bihotzeko zenbait gaitzen zantzuak ikusteko ere. Halaber, lagungarria da hezur-, artikulazio-, kartilago- edo tendoi-hausturak xehetasunez diagnostikatzeko.

Mediku taldea

José María Alústiza Echeverría doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1988az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM), Espainiako abdomeneko irudien elkarteko (SEDIA) eta Europako abdomeneko erradiologiaren elkarteko (ESGAR) kide da. Erradiologiaren arloko ikerketaren saria irabazi zuen 2011n.
José Angel Larrea Peña doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1995az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko eta Espainiako neurorradiologia elkarteko kide. Donostia Ospitaleko Neurorradiologia sailean egon da 1995az geroztik. Gaur egun, Erradiologia Interbentzionistaren saileko arduraduna da.
Francisco Borja Consigliere doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2015az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM) kide da. Genevako unibertsitatea.
Claudio Saavedra Gutiérrez doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2018az geroztik. Espainiako erradiologia medikoaren elkarteko (SERAM) eta Ipar Amerikako erradiologia elkarteko (RSNA) kide da.