Skip to content

Ekografia

Erradiaziorik gabeko teknika honen bertsio optimizatuena eskaintzen dugu, hiru ekipamendurekin eta kardiologoz, ginekologoz nahiz erradiologoz osatutako mediku-talde batekin. Gure medikuak adituak dira bularren, sistema muskuloeskeletikoaren eta abdomenaren arloan, besteak beste.
Ecografia Centro Medico Urbieta
Informazio orokorra
Teknologia berritzaileena
Ultrasoinuen bidez, ekografiak bi eta hiru dimentsioko irudiak sortzen ditu, abdomeneko organo solidoak, pelbisa, lepoa, muskuluak, tendoiak, artikulazioak, bihotza, arteriak eta zainak aztertu ahal izateko.
Centro Medico Urbieta Ecografia

Mediku taldea

José María Alústiza Echeverría doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1988az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM), Espainiako abdomeneko irudien elkarteko (SEDIA) eta Europako abdomeneko erradiologiaren elkarteko (ESGAR) kide da. Erradiologiaren arloko ikerketaren saria irabazi zuen 2011n.
María Cristina Laso López de Uralde doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1994az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM) kide da. Gipuzkoa Poliklinikako Erradiodiagnostiko Zerbitzuko buruzagitzan egon zen 2005etik 2015era arte.
Francisco Borja Consigliere doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2015az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM) kide da. Genevako unibertsitatea.
Agustín Borja Consigliere doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2015az geroztik. Espainiako erradiologia medikoaren elkarteko (SERAM) kide da.
Claudio Saavedra Gutiérrez doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2018az geroztik. Espainiako erradiologia medikoaren elkarteko (SERAM) eta Ipar Amerikako erradiologia elkarteko (RSNA) kide da.
Juan Maria Landa Aranzábal doktorea
Ginekologian eta obstetrizian espezialista 1988az geroztik. Espainiako ginekologia eta obstetriziaren elkarteko (SEGO) eta SESEGOko 1., 2., 3. eta 4. mailako kide (Espainiako ginekologia eta obstetriziaren elkarteko ekografien atala).
Querejeta Iraola doktorea
Kardiologian espezialista 1982az geroztik. Kardiologian doktorea 1998az geroztik. Donostia Ospitaleko kardiologia zerbitzuko burua. Euskadiko eta Nafarroako kardiologia elkarteko, Espainiako kardiologia elkarteko eta European Society of Cardiology elkarteko kide da. Patologia medikoko irakasle elkartua EHUn. Nazioarteko 56 argitalpenen egilea edo egilekidea.