Erresonantzia magnetikoa
Froga honek 20-45 minutu inguru irauten ditu, ez du kalterik egiten eta ez du erradiaziorik erabiltzen. UOZen hiru teslako eremu handiko erresonantzia magnetikoa egiten dugu.
Erresonantzia magnetikoaren proba Donostian
Irudi medikoen bidezko teknika ez inbaditzailerik modernoena da
UOZek lankidetza-hitzarmen bat dauka Miramongo CITA-alzheimer Fundazioarekin, eta bertan egiten ditugu erresonantzia magnetiko bidezko azterketak. Gure erradiologoek irudiak aztertu eta txostena osatzen dute. Horrenbestez, eremu handiko (hiru tesla) erresonantzia magnetikoko azterketak eskaintzen dituen eta ospitalea ez den osasun-zentro bakarra gara Donostia osoan.
Informazio orokorra
Organo guztietarako balio du
Bereizmen handiko irudiak lortzea oso lagungarria da ehunen aldaketak diagnostikatzeko, tumoreak nahiz arazo neurologikoak hautemateko, infekzioak diagnostikatzeko eta lotailu, artikulazio, tendoi nahiz nerbioetako lesioak ikusteko ere.
Mediku taldea
José María Alústiza Echeverría doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1988az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM), Espainiako abdomeneko irudien elkarteko (SEDIA) eta Europako abdomeneko erradiologiaren elkarteko (ESGAR) kide da. Erradiologiaren arloko ikerketaren saria irabazi zuen 2011n.
José Angel Larrea Peña doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1995az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko eta Espainiako neurorradiologia elkarteko kide. Donostia Ospitaleko Neurorradiologia sailean egon da 1995az geroztik. Gaur egun, Erradiologia Interbentzionistaren saileko arduraduna da.
Cristina González Sáinz doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 2001az geroztik. 2001az geroztik Osatek-en egiten dut lan, eta aktiboki parte hartzen dut ondesteko, prostatako, emakumeen pelbiseko eta bularreko minbizien inguruko hainbat batzordetan eta nazio mailako nahiz nazioarteko foroetan. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM) eta Europako abdomeneko erradiologiaren elkarteko (ESGAR) kide da. UOZen, erresonantzia magnetikoaren inguruan dudan ezagutza eskaintzen dut, zehazki emakumeen nahiz gizonen pelbiseko patologiarekin lotutako erresonantzia magnetikoari dagokionez.