Skip to content

Mamografia

Gure zentroa bularren azterketarako erreferentea izan da hasieratik. Orain, 20 urtetik gorako eskarmentua duen erradiologo espezializatu batekin eta mamografoaren eta ekografiaren erabilera bateratuarekin, bularreko patologien arloko egungo estandarren araberako baheketa oso bat eskaintzen dugu.
Centro Medico Urbieta Mamografia
Informazio orokorra

Bular-guruinaren X izpi bidezko miaketa diagnostikoa.

Azken bi hamarkadetan ekografiarekin batera erabili da, biak osagarriak baitira eta bularreko lesio guztien lehen azterketa egiteko aukera ematen baitute. Gaur egun, bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarrerako funtsezko tresna dira.
Centro Medico Urbieta Mamografia

Mediku taldea

María Cristina Laso López de Uralde doktorea
Erradiodiagnostikoan espezialista 1994az geroztik. Espainiako erradiologia elkarteko (SERAM) kide da. Gipuzkoa Poliklinikako Erradiodiagnostiko Zerbitzuko buruzagitzan egon zen 2005etik 2015era arte.